Baztan, Bortziriak eta Malerrekako egitasmoa dugu, herritarrek bertan eta euskaraz erosketak egin eta merkatariek euskarazko zerbitzua eta hizkuntza paisaia eskaini ditzaten. 2016an abiatu zen eta zenbait material, euskarri eta zerbitzu eskuratzen dizkie merkatariei. Urtez urte eta sektoreka eskaintza berriak egin dira, ostalaritzan, janari dendetan, arrandegietan, harategietan, fruta eta barazki dendetan, eta abar.
Euskarriez aparte, itzulpen zerbitzua (UEMAren bitartez) eta euskara ikasteko ikastaro laburrak eskaintzen dira. Kanpaina honen bitartez Bortzirietako establezimendu aunitzetara ailegatu gara.