Elaide

EUSKARA IKASTEN ARI DIRENEI LAGUNTZA ETA BALIABIDEAK

Elaide.eus webgunea Nafarroako toki entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu zuten, tartean Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, euskara ikasten ari diren herritarrei intereseko edukiak eta baliabideak eskaintzeko. Horrez gain, euskara ez dakiten herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu.

Webgunean baliabideak, euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa, euskaltegien mapa, eta Nafarroako kultur ekitaldien agenda daude ikusgai.

Elaidek euskara erabiltzeko aukera eta espazioak proposatzen dizkie euskara ikasleei. Hiztun aktibo bilakatzeko gonbidapena egiten die, euskal hiztun komunitatearen parte senti daitezen.

Kontaktua: info@elaide.eus