EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Merkatuan dauden haur eta gaztetxoentzako euskarazko bilduma

Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz, euskarazko produktuak sustatzeko helburuarekin. Nafarroako udal gutxi batzuek, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea barne, abiatu zuten ekimena orduan, eta 115 toki entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik goiti guzira.

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.

Gaur egun katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da. Alde batetik paperezko edizioa dago, urte bukaeran argitaratu eta zabaltzen dena. Eta bertzetik, www.katalogoa.eus helbidean, Interneteko edizioa dago. Gune horretan paperezko katalogo osoa ikus daiteke, baina horretaz gain paperezkoan sartu ez diren produktu gehiago ere aurkitu daitezke, eta produktuetara edo argitaletxeetara zuzenean joateko loturak ere ematen ditu. Maiztasunez eguneratzen da, eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko aukera ematen du.

Menu