Solaslaguna

Euskal Herriko toki aunitzen badira mintzalagun taldeak. Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan, bertako euskaran, solaslagunak dira, astean behin biltzen direnak giro goxo eta atseginean euskaraz aritzeko, eroso, lotsak galduta. Helburua da euskara maila hobetzea, euskaraz solastatzeko aukerak ematea eta euskarazko harremanak sortzea.

Solaslagun taldeetan elkartzen dira euskaraz erraz moldatzen direnak eta euskara landu edo hobetu nahi dutenak. Taldeko giroa sortzen da eta praktika ordu horiek guztiak boluntarioak dira. Horrez gain, aldian-aldian solaslagun taldeak elkartu egiten dira kultur ekitaldi edo aisialdi aktibitate baten bueltan (Durango, bisita gidatua, mendia, sagardotegia, eta abar). Hartara, euskarazko giroa eta harremanak indartzen dira.

Solaslaguna

Solaslaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko doako programa da.