Bortziriak solasean. Ahozko tradizioaren bilduma
Mankomunitateak 2019an Euskokultur Fundazioarekin elkarlanean eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin plazaratutako argitalpen multimedia (liburua, CDa eta DVDa) da, 2000. urteko beka deialdiaren bitartez nahiz 2006ko hitzarmenaren bitartez jasotako ondarea oinarri duena.
Ondare hori hainbat gairen arabera sailkatuta ematen da: etxea eta familia, herriko bizitza, bizitzaren faseak, ekonomia, historia eta politika, kultura, eta euskara-gaztelania harremana.
Argitalpena paperean eskuratzeko mankomunitatearekin harremanetan jarri behar da.