Hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskalduntzeko dirulaguntza

Hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskalduntzeko dirulaguntza deialdi berria paratu genuen martxan otsailean. Eskaerak egiteko epea azaroaren 30era bitartekoa izanen da, eta honako hauek lagunduko dira diruz:

  • Errotuluak: kanpoko eta establezimendu barruko errotulu finkoak, baldin eta jendaurreko gunean badaude. Ez dira diruz lagunduko izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak baino adierazten ez dituzten errotulazio elementuak.
  • Irudi korporatiboko elementuak: bisita-txartelak, identifikazio-zigilua, poltsak, kutxak…
  • Ingurune digitala: webguneak, online dendak, APP-ak eta .eus domeinua.

Ingurune digitalari arreta berezia eskaini nahiko genioke; izan ere, espazio fisikoa ez izan arren uneoro bisitatzen dugun espazio birtuala da. Eta hizkuntza paisaiarekin gertatzen zaigun bezalaxe, ingurune digitalean ere begietatik sartzen zaigunak hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran eragiten du.

Dirulaguntzaren informazio gehiago: https://bortziriak.eus/diru-laguntza/1080/