“Bidasoa 2018-2023” dokumentalaren emanaldia Lesakan

Emanaldia maiatzaren 19an izanen da, igandearekin, 18:00etan, Lesakako Harriondoan, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko hizkuntza eta kultura aniztasun taldeak antolatu du.

Euskara mankomunitateak ibilbide eta jatorri ezberdinetako herritarrekin jorratu nahi ditu etorri berrien harrera, integrazioa eta kultur aniztasunaren gaiak. Honako hauek dira taldearen helburuak: hizkuntza eta kultura aniztasuna balorean jartzea, herritarrek elkar ezagutzea, gai hauekiko sentsibilizazioa lantzea eta jatorri anitzetako herritarrei euskara hurbiltzea.

Hartara, maiatzaren 25ean Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun besta antolatu dute, eta besta eguna girotzeko Fermin Muguruzaren “Bidasoa 2018-2023” dokumentala eskainiko dute Lesakan.