Euskaldunak garen eta izan nahi dugunez gero!

Irailaren 30a arte euskaltegian izena emateko epea zabalik izanen da eta euskara mankomunitateak herritarrak euskaltegira erakartzeko kanpaina abiatu du.

Euskara mankomunitateak bideo laburra prestatu du herritarrak euskara ikasi eta hobetzera animatzeko. Hiru bortziritar, hiru euskara ikasle dira protagonista: Adela, Araceli eta Kevin. Euskarak eta euskara ikasteak duen garrantziari buruz mintzo zaizkigu, bakoitza bere bizipen eta ibilbidetik. Maitasuna, sentimendua, identitatea eta integrazioa aipatzen dituzte, finean euskaldun izatea eta euskaldun izateko nahia.

Euskaltegian izen emateko bide hauek erabiltzen ahal dira: 948 637796 / bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus, eta euskara mankomunitateak doakotasunaren bidean euskara ikastaroak % 100ean diruz laguntzen ditu. Dirulaguntzei buruzko informazioa hemen dago eskuragarri.