Banatu dira euskara ikasleentzako 2025-2026 ikasturteko dirulaguntzak

Iazko uztailaren 1etik hasita euskara ikastaroetan ibili eta Bortzirietan erroldatuak diren herritarrek ekainaren 30era arteko epea zuten  mankomunitateari dirulaguntzak eskatzeko. Eskaera guziak azterturik, mankomunitateak  6.577,00 euro banatu ditu baldintzak betetzen dituzten 54 eskatzaileen artean (37-2026 Ebazpena).

Horietatik 46k dirulaguntza aitzinatzea eskatu zuten, eta, beraz, matrikula gastuaren % 75eko dirulaguntza jaso zuten iazko abenduan (42-2025 Ebazpena); eskatzaile horiek ikastaroetan izan duten bertaratzearen arabera jaso dute dirulaguntzaren bigarren zatia. 8 ikaslek ekainean egin zuten eskaera eta guziek hartuko dute dagokien dirulaguntza.

Hemendik aitzinera dirulaguntza eskatu nahi duten euskara ikasleek dagoeneko indarrean den 2026-2027 ikasturteko deialdia hartu beharko dute kontuan. Deialdi horrek 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroak hartuko ditu, bai udako barnetegiak edota ikastaro trinkoak, baita 2026-2027ko ikasturte berriko bertzelako ikastaroak ere.