Aurtengo Euskarazko Produktuen Katalogoa prest

Urtero bezala, haur eta gaztetxoentzako euskarazko liburuak, musika edota jostailu nahiz jokoak biltzen dituen katalogoa prest dago. Mankomunitateak Bortzirietako familiei bidako die ikastetxeen bidez, eta horrez gain liburutegi, liburu-denda, kultur etxe eta abarretan hainbat ale utziko ditu. Guztira 2.500 ale inguru banatuko ditu.

Papereko edizioaz gainera, www.katalogoa.eus web orria ere badago, aurten guztiz eraberritu dena. Bertan, produktu gehiago aurkitzeaz gainera, aukera hagitzez gehiago dago: tabletean ikusteko prestatua dago, produktuak bilatzeko modu erraza jarri da, intereseko web orrien loturak gehitu dira, sare sozialen bidez jarraipena egiteko aukera jarri da eta, nahi izatera, urtean zehar argitaratzen diren nobedadeak buletin elektroniko bidez jasotzeko aukera ematen da. Eta, azpimarratzekoa dena, nahi den produktua non eskura daitekeen ere jakin daiteke. Gainera, web orria urte osoan zehar berritzen joaten da. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen dira bertan.

Katalogoaren 18. edizioa da aurtengoa, eta Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuen artean antolatu eta banatzen da. Paperean 125.000 mila ale banatuko dira.