Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia – BEHIN BETIKO ZERRENDA

Apirilaren 16ean zabalduko da begiraleen lan poltsa osatzeko deialdian izen emateko epea. Interesa dutenek dokumentazioa aurkeztu behar dute heldu den maiatzaren 16ko 13:00ak baino lehen. Dokumentazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan aurkeztu behar da (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza).

Aukeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:

  • Eskaera orria (behar bezala beteta eta sinatuta).
  • Nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.
  • DBHko titulazioa edo baliokidea.
  • Baloratzen ahal diren merezimenduak (ikastaroak eta lan esperientzia) egiaztatzen dituzten agiriak.

Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa da 16 urte beteak izatea eta DBHko titulazioa edo horren baliokidea izatea, baita euskaraz jakitea ere (C1 maila).

Eskaera guztiak jaso ondoren, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrena maiatzaren 18an argitaratuko da, mankomunitatearen webgunean (www.bortziriak.eus). Izengaiek bortz eguneko epea izanen dut erreklamazioak egiteko edo dokumentazioa osatzeko. Ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko da. Onartutako izengaiek ahozko proba praktikoa egin behar dute ekainaren 1ean, Berako Beralandeta eraikinean.

Mankomunitateak zerrenda hau erabiliko du udaleku irekietan lanean aritzeko behar dituen begiraleak kontratatzeko. Halere, 2018an osatuko den zerrenda 2015ekoaren, 2016koaren eta 2017koaren osagarri izanen da: hau da, kontratazioak egiterakoan lehentasuna izanen dute aurreko urteetan eratutako lan poltsek, eta hori agortu ondotik hasiko da 2018ko zerrenda erabiltzen.

Deialdiari buruzko xehetasun guztiak eta izen emateko eskaera orria:

Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia 2018

Eskaera orria 2018

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hauxe da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Erreklamazioak egiteko eta dokumentazioa osatzeko epea iragan ondoren, hauxe da onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda eta ahozko proba praktikorako ordutegia:

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta ahozko proba praktikorako ordutegia

Lehiaketaren fasea iraganik eta deialdiaren 6. oinarrian aipatzen den proba eginik, azken bi dokumentuak zintzilikatu dira: