Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko laguntzak

Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.
Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko laguntzetarako lerroa sortu du, zehazki bi deialdi hauek eginez.

Mankomunitateak Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratua duten eragileei dirulaguntza eskaintzen die urtero. 2024 urterako deialdia urtarrilaren 31n egindako bileran onartu zuen mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak.

Dirulaguntza Bai Euskarari Ziurtagiria 2024 urtean eskuratu duten Bortzirietako eragileek eskatzen ahal dute, 2024ko urriaren 31ra bitartean. Horretarako eskaera aurkeztu behar dute, behar bezala beteta, eta horrekin batera IFKren fotokopia, Bai Euskarari elkarteari 2024an ordaindutako fakturaren fotokopia eta fakturaren ordainagiria.

Deialdia Bai Euskarari 2024

Eskaera orria Bai Euskarari 2024

Bortzirietako merkataritza eta ostalaritzako establezimendu, elkarte eta enpresak diruz laguntzen ditu mankomunitateak, errotulazio elementuak, irudi korporatiboarekin zerikusia duten elementuak eta ingurune digitala osatzen duten elementuak euskaraz paratzeko:

  • Errotuluak: kanpoko eta establezimendu barruko errotulu finkoak, baldin eta jendaurreko gunean badaude. Ez dira diruz lagunduko izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak baino adierazten ez dituzten errotulazio elementuak.
  • Irudi korporatiboko elementuak: bisita-txartelak, identifikazio-zigilua, poltsak, kutxak…
  • Ingurune digitala: webguneak, online dendak, APP-ak eta .eus domeinua.

Oinarriak

I. Eranskina