Normalizazioan eta sustapenean ari diren eragileentzako laguntzak

Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta euskararen normalizazioan eta sustapenean ari diren eragileentzako laguntzak onartu ditu. Mankomunitateak helburu horretan ari diren erakundeen eskaerak jasoko ditu, eta Batzorde Erabakitzailearen urteko azken bileran guziak aztertu eta erabakiko du dirulaguntzak nola banatu.

2023an emandako dirulaguntzak:

Euskalgintzaren Kontseilua 1000€
Euskal Herrian Euskaraz 500€