Euskara ikasteko laguntzak

Bortzirietako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea,  baita herritarrek euskara ikas dezaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzea eta helburu horretan ari direnei laguntza ematea ere.

Ildo horrekin lotuta, bi dirulaguntza mota ematen ditu mankomunitateak: Bortzirietako Euskaltegiarekin dirulaguntza hitzarmena sinatzen du, eta euskara ikasten ari diren norbanakoei matrikula gastuen % 100 diruz laguntzen die.

Matxinbeltzenea

BORTZIRIETAKO EUSKALTEGIA

Bortzirietako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Bortzirietako Euskaltegiak dirulaguntza hitzarmen bat sinatua dute, euskaltegiaren jarduera diruz laguntzeko helburuarekin eta helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko helburuarekin.

Bortzirietako Euskaltegia-BZM hitzarmena 2026