Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza deialdia egin zuen urte hasieran, eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era artekoa izanen da. Dirulaguntza Bortzirietako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei dago zuzendua, baita elkarte eta enpresei ere. Hala, establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboarekin zerikusia duten elementuak eta ingurune digitala osatzen duten elementuak euskaraz paratzeko dirulaguntza eskatzen ahal izanen dute interesa dutenek.
Informazio gehiago: