Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrerei buruzko ikerlana aurkezteko agerraldia egin da Euskaltzaindiaren Nafarroako egoitzan. Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak osatutako lantaldeak aurkeztutako egitasmo hori izan zen saritua Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Euskaltzaindiak Pello Apezetxea Zubiri euskaltzalea omentzeko antolatutako lehen beka deialdian. Emaitzak aurkezteko agerraldian izan dira hiru bekadunak, Sagrario Aleman Astitz Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariarekin eta Leire Mitxelena Gamio Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariarekin batera.
Mankomunitateko lehendakariak azpimarratu bezala, bekadunek «ikerketa lan osoa, zabala eta landua» aurkeztu dute eta «Bortzirietan hizkuntza aniztasuna lantzeko eta aintzat hartzeko proposamen zehatzak» eskaini dituzte, erakundeak laster landuko duen III. plan estrategikoan kontuan hartuko dituenak. Euskaltzaindiko ordezkariak erran bezala, ikerketaren emaitza Jagon bilduman argitaratuko da eta, horrez gain, ikertaldeak lan hau Palmako Ideoling kongresuan aurkeztuko du datorren urrian.
Prentsa oharra: 2024-09-30 Pello Apezetxea bekaren emaitzaEUSCAS