“Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara” turistentzako argitalpena

Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango euskara zerbitzuek 2022an argitaratu zuten “Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara” turistei zuzendutako gidatxoa. Bertan, eskualdeko hizkuntza errealitatearen berri ematen da, eta euskarazko hiztegitxo batzuk ageri dira.

Aste Santua ate joka dugunez, argitalpen horren banaketari ekin diote euskara zerbitzuek. Hala, turismo bulegoetan, herriko etxeetan, landetxeetan, hoteletan eta gisa horretako gune turistiko nabarmenetan egonen dira eskuragarri gidatxoak.

Hona hemen argitalpena formatu digitalean: OngiEtorri_PDF_INTERAKT 2024