2023ko jardueren eta emandako dirulaguntzen memoriak

Batzorde Erabakitzaileak urtarrilaren 31n egindako bileran mankomunitatearen 2023ko jardueren memoria aztertu eta onartu zuen, baita bertze erakundeei emandako dirulaguntzen memoria ere.

2023ko jardueren memoria biltzen duen dokumentuak mankomunitatea 2021-2024 bitartean garatzen ari den plan estrategikoa du oinarri, eta zehazki iazko planean aurreikusi ziren egitasmo eta ekintzak nola garatu diren azaltzen du. Planaren betetze maila ikusteko, semaforo moduko laburpena egiten da. Berdez daude aurreikusi bezala garatu diren jardueren kopurua, gorriz burutu ez direnak (denbora faltagatik, bertan behera gelditu direlakoz, geure aldetik aurreikusi baina bertze eragileekin elkarlana eskatzen zutelakoz, ez delakoz horretarako beharrik izan, etab.) eta laranjaz bukatu gabe gelditu direnak edota aurreikusia ez zegoen modu batean garatu direnak:

ILDOA JARDUERA KOPURUA BAI EZ ERDIZKA
Abs. % Abs. % Abs. %
1. SOZIALIZAZIOA (<16 urte) 23 19 % 82,6 1 % 4,3 3 % 13,0
2. HIZTUN BERRIAK 9 9 % 100,0 0 % 0,0 0 % 0,0
3. GIZARTE ERABILERA 66 31 % 47,0 20 % 30,3 15 % 22,7
4. CORPUSA 2 1 % 50,0 0 % 0,0 1 % 50,0
5. KUDEAKETA 23 18 % 78,3 3 % 13,0 2 % 8,7
GUZIRA 123 78 % 63,4 24 % 19,5 21 % 17,1

Balorazio kuantitatibo orokor horrez gainera, txostenean ildoz ildo eta arloz arlo aurreikusitako jarduera guzien berri ematen da.

Bertzalde, mankomunitateak dirulaguntzen plan estrategikoa onartua du eta hori betetzen ari da 2023-2025 aldian. Plan horri jarraituz, bilera berean 2023an emandako dirulaguntzen memoria teknikoa aztertu zen. Planak gardentasunaren inguruan zehaztutakoa betetze aldera, dirulaguntzen berri ematen da xeheki webgunearen atal honetan.