Etxepare saria

HAURRENTZAKO ALBUM ILUSTRATUAK SORTZEKO SARIKETA

Etxepare saria Nafarroako 22 entitatek haien euskara zerbitzuen bidez antolatzen duten literatura saria da. Haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko eta argitaratzeko saria da. Literatura lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin jaio zen, eta gaur egun kulturak duen funtzio linguistikoan sakontzea ere helburu du. 2004an bide honi ekinez geroztik, 16 izan dira saritu eta argitaratu diren album ilustratuak.

Etxepare sariaren oinarriak urtearen hasieran argitaratzen dira. Idazle eta ilustratzaileek hiruzpalau hilabeteko epea izaten dute beren lan proposamenak aurkezteko. Epaimahaiak ebatzi ondoren, uda aitzinetik ematen da jakitera zein den saritutako album ilustratua. Ondoren saritutako lana Pamiela argitaletxearen esku gelditzen da, eta urtea bukatu aitzinetik albuma argitara ematen da.

Etxepare Sariaren oinarriak 2024

Etxepare Sariaren banaketa 2023